Oro har, faltsutzeak jabetza industrialeko eskubideak urratzen dituzten ekintzak dira, eta pirateriak, ostera, jabetza intelektualeko eskubidea kaltetzen duten ekintza guztiak biltzen ditu. Legez kanpoko ekintzen multzo horrek faltsutzearen edo pirateriaren objektu izan diren produktuak edo zerbitzuak fabrikatzea, merkaturatzea, eskaintzea eta/edo merkatura eramatea, inportatzea eta esportatzea bildu ditzake.
Europako erkidegoko aduana-zuzenbideak, zehazki, honela definitzen ditu faltsifikatutako merkantziak: merkantziak, haien egokitzapena barne, marka-zeinuak (logotipoa, etiketa, liburuxka, erabilera-eskuliburua, berme-agiria) eta bilgarriak, baita bereizirik aurkeztuta ere, baldin eta baimenik gabe agertzen bada baliozkotasunez erregistratutako beste marka baten berdina den marka bat, edo haren funtsezko alderdietan bereizi ezin dena eta, beraz, markaren titularraren eskubideak urratzen dituena. Halaber, hauek ere faltsifikatutako merkantziak dira: egile-eskubideen edo antzeko eskubideen titularraren edo marrazketa edo modeloaren gaineko eskubide baten titularraren baimenik gabe fabrikatutako kopiak dituzten salgaiak.
Produktu edo zerbitzu "faltsuak" sare informatikoen bidez banatzen direlako susmorik baduzu, harremanetan jar zaitezke atari honetako Poliziaren eta Guardia Zibilaren unitate espezializatuekin. Atari honetako atal honetan aurkituko duzu: ZURE MARKA/DISEINUA/PATENTEA/ERABILGARRITASUN-EREDUA URRATZEN AL DIZUTE?.
Jabetza industrialeko eskubideak usurpatzearekin zerikusia duten salaketak aurkezteko, gogoan izan Polizia Nazionalera (091) edo Udaltzaingora (092) jo dezakezula. Halaber, era horretako salaketak egiteko, Guardia Zibilaren zerbitzurik hurbilenera jo dezakezu edota 062 telefonora deitu.
Salaketa idatziz edo ahoz, deklarazio gisa, egin ahal izango da. Bertan, salatzailearen nortasuna eta gertakariari eta inguruabarrei buruz dauden berri guztiak jasoko dira; datu horiek oso lagungarriak dira Estatuko Segurtasuneko Indar eta Kidegoen jarduna bideratu eta bizkortzeko.
Salaketa telefono bidez ere jar dezakezu 902 102 112 zenbakira deituta. Ondoren, sinatzera aurkeztu beharko duzu hura berresteko, kasuaren datu guztiak eman eta jaso ditzakeen froga guztiak aurkeztuta. Informazio gehiago aurki dezakezu hemen: www.policia.es
2 kasu bereizi behar dira:
Hala ere, gure Marken Legeak (17/2001 Legea, abenduaren 7koa) gerora merkaturatzearen kontra egiteko eskubidea aitortzen dio produktuaren titularrari, hori justifikatzen duten bidezko arrazoiak dituenean, bereziki merkaturatu ondoren egoera aldatu edo kaltetu bada.
Ohartarazi behar da erkidego mailan jabetza industrialeko eskubideak bukarazteko eta salgaiak modu librean zirkulatzeko printzipioak egonda ere, zenbait produktu merkaturatzea mugatu daitekeela jabetza industrialeko esparrukoak ez diren beste lege xedapen batzuk aplikatzeagatik.
Jabetza industrialeko eskubideek titularrei oro har babestutako produktuen fabrikatzeko, eskaintzeko, merkaturatzeko, inportatzeko, esportatzeko zein jabetza edo biltzeko eskubidea ematen dietenez, aipatutako helburu batzuetarako, bidezkoa izanik hirugarren pertsonei baimenik gabe erabiltzea galaraztea, aipatu merkaturatzea baino lehen horretarako baimena eskatu behar zaio erregistratutako eskubideen titularrari, lurralde horretatik kanpo inportatu eta etorkizunean merkaturatzeko produktua babesten duen eskubidearen titularrari, alegia.
Merkaturatu behar den produktua jabetza industrialaren eskubideren batek babesten duen jakiteko, jakinarazten da PMEBk datu-base multzo bat duela, doakoa, hemen: www.oepm.es:
Marken eta izen komertzialen datu-baseak
Datu-base horien bidez, erabiltzaileek aukera dute bai MARKEN BILATZAILEAREN kontsultara sartzeko, Europar Batasunaren barruan marka-eskubiderik dagoen jakite aldera, bai espedienteen egoera juridikoa ezagutzeko (ESPEDIENTEEN EGOERA), bai eta industriako ereduen, marrazkien, diseinuen, patenteen eta erabilgarritasun-ereduen (INVENES) datu bibliografikoak eta nazioarteko patenteen (esp@cenet) datu bibliografikoak eskuratzeko ere.
Horrez gain, baditu, orobat, teknologia-informazioaren zerbitzu batzuk; dagokion tasa aurretiaz ordainduz, zerbitzuok aukera ematen dute gaur egun beharrezkoak izan daitezkeen beharrizanei erantzuteko balio duten jabetza industrialeko modalitate guztietan askotariko txostenak lortzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Hedapen Bulegoarekin: difusion@oepm.es.
Europako Esparru Ekonomikoan salgaien zirkulazio askearen printzipioa arautzen bada ere, oso komenigarria da, ahal den guztietan, dagokion jabetza industrialeko eskubidearen titular izatea erkidego mailan; izan ere, jabetza industrialeko eskubideen lurralde-izaera dela-eta, eskubidea aitortuta ez dagoen herrialdeetan ezin da eragotzi hirugarrenek eskubide hori erabiltzea.
Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoa (ingelesez, EUIPO) da Europar Batasunean marka eta diseinu komunitarioak emateko eta erregistratzeko eskumena duena. Erakundeak Alacanten du egoitza.
Hona hemen haren web-orrira daraman esteka EUIPO, Europar Batasuneko markak eta marrazkiak aldez aurretik bilatzeko datu-baseekin.
Europan zeure patentea edo erabilera-modeloa babesteko, kontsulta ezazu Europako Patentea.
Europar Batasuneko Zuzenbideak eskubidea agortzearen doktrina onartu du, eta pixkanaka estatu kideen jabetza industrialeko lege-erregimen arautzailean txertatuz doa.
Espainian, Patenteen Legearen 61. artikuluak, Marken Legearen 36. artikuluak eta Industri Diseinuaren Babes-lege Juridikoaren 49. artikuluak arautzen dute kontzeptu hori.
Eskubidea agortzea titularrari ezartzen zaion muga da, bere eskubidea hirugarren pertsonen aurrean baliatzea galarazteko, behin patenteak, markak edo diseinuak babestutako produktua erregistratutako eskubidearen titularrak edo haren baimenarekin aritzen denak Europako Esparru Ekonomikoan merkaturatu denean.
Salaketa nola jartzeari buruzko informazio gehiagorako, joan atari honetako DEFENDATU ETA SALATU atalera.
Informazio gehiago eskura daiteke helbide elektroniko honetan: denunciasvigilanciaaduanera@correo.aeat.es
© Oficina Española de Patentes y Marcas, 2019
Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más información