Faltsifikatutako produktuak erostea eta saltzea arazo globala da. Haren nazioarteko merkataritza 460 mila milioi euroraino iristen da, gutxi gorabehera, Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoak (EUIPO, ingelesezko siglengatik) eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGE) argitaratutako azken txostenaren arabera. Kontsultatu txosten osoa
Faltsifikazioen fenomenoa zeharkakoa eta globala da, eta erakunde publikoei zein pribatuei dagokie lan egitea desagerrarazteko. Izan ere:
Espainia 10. postu kezkagarrian dago jabetza industrialaren eskubideak urratzen diren munduko ekonomien artean. EUIPOren azken azterlanaren arabera, aztertutako 11 sektoreetan urtean 6.766 milioi euro galtzen dira salmentetan faltsifikazioen ondorioz (urteko salmenten %10,6), eta 53.467 lanpostu. Kontsultatu Txostena eta Infografia.
Fenomeno horrek gehien kaltetutako sektorea “jantziena” da; 3.808 milioi galtzen dira urtean, hots, salmenta guztien %14,9. Sektore hauek jarraitzen die: sendagaiak, kosmetika, ardo eta edari destilatuak, eta telefono adimendunak.
Zenbait produktutan, edari, elikagai, lurringai, botika edo automobilen osagaietan, adibidez, kontsumitzaileek beren segurtasunerako eta osasunerako kaltegarriak izan daitezkeela ikusten dute; luxuzko artikuluetan, berriz, jendeak ez du ondorio negatibo handirik ikusten faltsifikazioan, ez duelako uste horren beharrezkoak direnik (larrukigintza eta ehungintza dira arazo honek gehien eragiten dien sektoreak). Hala ere, faltsifikazioen fenomenoak dakartzan ondorioak, hala nola eskubide sozialen galera, mafiak eta pertsonen salerosketa, iritzi publikoa astintzera heltzen dira. Faltsifikatutako produktu soil bat erostearekin halako sareak bultzatzen dira, eta bide ematen du hausnarketarako, produktu faltsifikatuak erosiz gero kontsumitzaile gisa galtzen dituen eskubideekin gertatzen den moduan.
Lehen, faltsututako produktu gehienak luxuzko produktuak ziren, poltsa garestiak, kasu, baina gaur egun edozein motatako produktuak faltsifikatzen dira, besteak beste, jostailuak, bateria, lurrin eta sendagaiak.
Dendetan erosterakoan egiaztatzeko aholkuak
...izan gogoan, onegia bada egia izateko, seguruenik ez da hala izango.
Kontsumitzailearentzat: kalitate txikiko eta bermerik gabeko produktuak, erreklamatzeko eskubiderik ez, segurtasunarentzat eta osasunarentzako arriskua...
Mafientzat: lan-esplotazioa bultzatzea, kapital zuriketa, krimen antolatua...
Enpresentzat: diru-galera handia, denbora galtzea auzitegietan, lehia desleiala, irudiari kaltea...
Herrialdearentzat: lanpostu suntsiketa, diru-sarrera publikoen gutxitzea, ikerketa, garapena eta berrikuntzarako pizgarriak uxatzea, turismo-irudiari kaltea...
Ingurumenarentzat: Ingurumena babesteko araurik gabeko eta murrizketa, birziklapena edo berrerabilpena sustatzen duten lan-protokolorik gabeko ekoizpena.
2014n Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren (PMEB) eta Markaren Defentsarako Elkartearen (ANDEMA) artean egindako azterlan baten arabera, ia 5 milioi pertsonak erosten dituzte produktu faltsifikatuak urtero Espainian, batez ere merkatu txiki, azoka eta top manta direlakoetan, eta horrelako gero eta produktu gehiago erosten dute Interneten. 13,2 milioi pertsonak aitortzen dute ezagutzen dutela bere inguruan faltsifikazioak erosi dituen norbait.
Azterlanean, ondorioztatu zen faltsifikazioak erosten dituztenek honako profil hau dutela:
© Oficina Española de Patentes y Marcas, 2019
Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más información